jueves, 16 de diciembre de 2010

YOUTUBE: Prosumerrak vs. profesionalak.

Youtube prosumerren lekua da, edo betiko profesionalena?

Hauxe da gaurko honetan Gorka Palazio irakasleak planteatu digun eztabaida.
Egun, edonork igo ditzake edozein ikusentzutezko material sarera, eta hori oso argi ikusi daiteke egunean igotzen det bideo kopuruari erreparatu ezkero. Bideo hauek, ordea, kasu gehienetan ez dute lizentziarik, beste modu batera esanda, ez dira igotako prosumerrek sortutakoak, ez daukate publikatuak izateko baimenik, beraz ezabatuak izaten dira.

Garai batean youtube telebistako profesionalek beren programetako zatiak, dokumentalak, trailerrak etabar zabaltzeko erabiltzen zuten.
Egun hala izaten jarraitzen du, ugariak dira beran topa ditzakegun bideoklip, trailer eta dokumentalak, baino hauek fenomeno berri batekin daude lehian, prosumerren bideoak.
Ez dugu youtubeko bideo ikusienen zerrenda begiratu besterik egin behar irabazi duten indarraz jabetzeko. Lizentzia ezagatik ezabatuak izateko etengabeko arriskuan badaude ere, hamar bideo ikusienen artean prosumerrek igotako hiru topa ditzakegu.

Ezin esan gauzak aldatzen ez daudenik. Prosumerren garaia iritsi da.


Hona hemen youtubeko 10 bideo ikusienak zerrendatzen dituen webgunea, konprobatu ezazue:
http://www.readwriteweb.com/archives/top_10_youtube_videos_of_all_time.php

No hay comentarios:

Publicar un comentario