miércoles, 22 de diciembre de 2010

La Motako gaztelua eta Donostiako ziudadela

Donostia hiriak ez du betidanik izan gaur egun ezagutzen dugun 'marco incomparable' delakoaren itxura izan.
Duela mende asko Antiguo auzoan kokatzen zen eliza batean du jatorria, eta duela 200 urte inguru arte, gaur egun Alde Zaharrak hartzen duen zabalera zuen bakarrik...

Itxoin,ez dut zertan gehiago kontatu behar.
Hemen uzten dizuet Ane Castelruiz gelakideak eta biok Donostiako Urgull mendiko LA MOTAko gazteluari eta hau inguratzen zuen, eta gaur egun Donostiako hiria denaren oinarria izan zen ziudadelari buruzko erreportaia, non guzti honi errepasu sakon bat egiten diogu hiriko historian aditua den Fermin Muñoz historialari eta idazlearen eskutik.

Eskerrik beroenak Muñozi, eta gure lana aurrera eramateko baliabideak eskuratu dizkiguten guzti horiei. Hona hemen emaitza:

2 comentarios:

  1. bideoa ezin izan dut hemen ikusi
    baina youtuben bilatu ta pila gustau zait
    ze lan bikaina ane ta zurea! :)

    ResponderEliminar
  2. Zorionak dokumentalagatik. Baina, kontuz, Motako gaztelua da euskaraz, ez La Mota-koa, Mota euskal hitza baita, hainbat deituratan erabiltzen dena: Agirremota, Motaberri, Motagane... Oso gaizki geratzen da La Mota ikustea, La Echeverria edo La Arrue ere gaizki geratuko liratekeen bezalaxe. Kredituak gustatu zaizkit, nahiz eta YouTube-ri ez diozuen eskerrik eman behar, baizik eta YouTubeko erabiltzaileei... Edukiari dagokionez, dokumentala frantsesen eta ingeles-portuges-espainiar inperialisten arteko borrokan kokatu duzue, Erdi Aroko historiatik urrunduz. Mota gaztelua nafarrek sortu zutela aipatu duzue, baina esateke donostiarrak beraiek ere nafarrak zirela eta direla orain neurri handi batean. Beste batzuek Ipuscoa tenentzia aipatu dute eta Hernani hiriaren auzunea zela Donosti (Donosti Hernanikoa)... Pena da ikusi ez izana duela gutxi argitaratu duten DVDa Gipuzkoaren jatorriari buruz, datu aipagarri asko zetozelako Donostia, Hernani eta Motari buruz. Gainerakoan, ongi salbu eta errakuntza handi bat: copyrightduna musika erabili duzue eta YouTube konturatu egin da. Jamendo.com gunetik erabiltzeko aholkatu nuen, baina, antza, alferrik...

    ResponderEliminar