miércoles, 20 de octubre de 2010

Unibertsitateen iraultza

Oraingoan, hilaren 15ean Gorka Palazio E.H.U-ko irakasleak Madrilen eman zuen hitzaldia izango det mintzagai. Qik programaren bidez ikusi ahal izan genuen ikasleok 35 minutu iraun zituen hitzaldia, non irakaslea ikasketa alorrean eman den ikus-entzutezkoen iraultzaren inguruan aritu zen hizketan.
Teknologiaren aroan guztiz murgilduta gaudelarik, ezinbestekoa ikusten du Palaziok hauen presentzia unibertsitatean: arbela elektronikoak, proiektore berriak… . Unibertsitate irekiago baten alde, erreboluzionatu baten alde, azaltzen da.
Orainarte ikusi ez den berrikuntza bat proposatzen digu: klaseak bideoan grabatzea. Hasiera batean proposamen nahiko garestia dirudi dezakela dio, baino epe luzera etorkizuna duela dio, izan ere klasera etorri ezin diren pertsonak ere izango dituzte hauek eskuragarri.
Laburbilduz, unibertsitateak bizi garen garaira moldatu behar direla dio, beti ere beren helburua betetzen jarraituz.


Norbait gehiago jakiteko gogoarekin geratu baldin bada, hemen duzue hitzaldiaren link-a:
http://qik.com/video/15816968

martes, 19 de octubre de 2010

_

Irlandar irrati telebista:


Sky News:



Gertaera berdina, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro izandakoak jasandako 'zapatakada', azaltzen dute bi telebista kateek, ustez modu objetiboan. Zein da bi bideoak igotzearen arrazoia orduan?

Irlandako irrati-telebistak irudiak kamarak jaso dituen bezela, hau da, erreal eta inpaktanteago egiten dituen giro zaratarekin, emititzen dituen bitartean, Sky News katean momentuoro entzun genezake gertakizuna deskribatzen zuen aurkezle baten ahotsa, momentu askotan giro zarata estaltzen zuelarik ere.

Eguneroko kontu batez ariko bagina, garrantzi eskaseko detailea dela esan genezake. Baina Tony Blair ministro ohiak izandako ongi etorri batetaz ari gara, non oihu eraso eta zapata eta arraultza hegalariak izan dira protagonistak, eta Irlandar kateak hori guztia erakutsi duen bitartean Sky News kateak alboratu egin du.

Igortzeko erabiltzen dugun moduaren arabera, interes ideologiko eta politiko bat dagoelarik atzean gehienetan, informazioak hartu ditzazkeen formen adibide argi bat dugu hau.

miércoles, 13 de octubre de 2010

We haven’t had that spirit here since nineteen sixty nine...'



'Welcome to the hotel california
Such a lovely place, such a lovely face
Plenty of room at the hotel california
Any time of year, you can find it here... '

lunes, 4 de octubre de 2010

Prometeus - La Revolucion de los Medios



"Todo comienza con la Revolucíon de los medios de comunicacion de masa con internet a finales del siglo pasado. Todo lo relacionado con los viejos medios desaparece: Gutenberg, los derechos de autor, la radio, la televisión, la publicidad..."

Teknologiak dagoeneko irentsi ez gaituela defendatzen jarraitzen duten guzti horientzako.
Orain garena desagertzeko zorian dagoela garaiz konturatu daitezen, eta beranduegi izan baino lehen, datorkigunera azkar moldatu daitezen.
Second life, twitter, facebook, tuenti, google news, wikipedia, youtube, TIVO, spotify, IVOOX, WSJ.COM, ohmyNews, Flickr... argi dago etorkizuna komunikabide teknologiko berrietan dagoela, interneten; eta askoren penarako azkenean  kontsumitzaile eta ekoizle bilakatuko garela denok, 'prosumer' batzuk hain zuzen.