miércoles, 20 de octubre de 2010

Unibertsitateen iraultza

Oraingoan, hilaren 15ean Gorka Palazio E.H.U-ko irakasleak Madrilen eman zuen hitzaldia izango det mintzagai. Qik programaren bidez ikusi ahal izan genuen ikasleok 35 minutu iraun zituen hitzaldia, non irakaslea ikasketa alorrean eman den ikus-entzutezkoen iraultzaren inguruan aritu zen hizketan.
Teknologiaren aroan guztiz murgilduta gaudelarik, ezinbestekoa ikusten du Palaziok hauen presentzia unibertsitatean: arbela elektronikoak, proiektore berriak… . Unibertsitate irekiago baten alde, erreboluzionatu baten alde, azaltzen da.
Orainarte ikusi ez den berrikuntza bat proposatzen digu: klaseak bideoan grabatzea. Hasiera batean proposamen nahiko garestia dirudi dezakela dio, baino epe luzera etorkizuna duela dio, izan ere klasera etorri ezin diren pertsonak ere izango dituzte hauek eskuragarri.
Laburbilduz, unibertsitateak bizi garen garaira moldatu behar direla dio, beti ere beren helburua betetzen jarraituz.


Norbait gehiago jakiteko gogoarekin geratu baldin bada, hemen duzue hitzaldiaren link-a:
http://qik.com/video/15816968

No hay comentarios:

Publicar un comentario