martes, 19 de octubre de 2010

_

Irlandar irrati telebista:


Sky News:



Gertaera berdina, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro izandakoak jasandako 'zapatakada', azaltzen dute bi telebista kateek, ustez modu objetiboan. Zein da bi bideoak igotzearen arrazoia orduan?

Irlandako irrati-telebistak irudiak kamarak jaso dituen bezela, hau da, erreal eta inpaktanteago egiten dituen giro zaratarekin, emititzen dituen bitartean, Sky News katean momentuoro entzun genezake gertakizuna deskribatzen zuen aurkezle baten ahotsa, momentu askotan giro zarata estaltzen zuelarik ere.

Eguneroko kontu batez ariko bagina, garrantzi eskaseko detailea dela esan genezake. Baina Tony Blair ministro ohiak izandako ongi etorri batetaz ari gara, non oihu eraso eta zapata eta arraultza hegalariak izan dira protagonistak, eta Irlandar kateak hori guztia erakutsi duen bitartean Sky News kateak alboratu egin du.

Igortzeko erabiltzen dugun moduaren arabera, interes ideologiko eta politiko bat dagoelarik atzean gehienetan, informazioak hartu ditzazkeen formen adibide argi bat dugu hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario