jueves, 2 de diciembre de 2010

Publizitatearen egia.

Ez digute ezer berririk esaten publizitatea kontsumoaren giltza, guztiz murgilduta gauden kontsumoaren gizarte honen motorra, dela esaten digutenean.

Atzera begiratu besterik ez dugu egin behar daukan indarraz jabetzeko.
Mende hasierako populazioak gaur egun dugunaren erdia zuen, eta berdin berdin ateratzen zen aurrera. Ezuen beste ezerren inolako beharrik.
Industraliazioaren garapenarekin, existitzen ziren produktuen kantitatea bikoiztu egin zen, produktu berdina ekoizten zuten marken kantitatearekin batera. Hona hemen publizitatearen sorrera.

Hasiera batean publizitatearen helburua guztiz informatiboa izan bazen ere, masa komunikabideak garatu ahala, publizitatea ere garatzen joan da, egun helburu bakarra ordezkatzen duen produktuaren salmenta igotzea du, kasu askotan behar ez dugun hori ere saltzen ahalegintzen den engainua bilakatuz.

Hona hemen urteetan zehar izan duen bilakaera eta efektuak erakusten dizkigun bideo bat, zuek erabaki, gozatu edo izutu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario