lunes, 27 de diciembre de 2010

ZERGATIK EZ?

"Zergatik ez? Zergatik ez?
OLENTZERO ez da pasatzen Afrikatik
Zergatik ez? Zergatik ez?
Hau bai, eta hori ez.. "

miércoles, 22 de diciembre de 2010

La Motako gaztelua eta Donostiako ziudadela

Donostia hiriak ez du betidanik izan gaur egun ezagutzen dugun 'marco incomparable' delakoaren itxura izan.
Duela mende asko Antiguo auzoan kokatzen zen eliza batean du jatorria, eta duela 200 urte inguru arte, gaur egun Alde Zaharrak hartzen duen zabalera zuen bakarrik...

Itxoin,ez dut zertan gehiago kontatu behar.
Hemen uzten dizuet Ane Castelruiz gelakideak eta biok Donostiako Urgull mendiko LA MOTAko gazteluari eta hau inguratzen zuen, eta gaur egun Donostiako hiria denaren oinarria izan zen ziudadelari buruzko erreportaia, non guzti honi errepasu sakon bat egiten diogu hiriko historian aditua den Fermin Muñoz historialari eta idazlearen eskutik.

Eskerrik beroenak Muñozi, eta gure lana aurrera eramateko baliabideak eskuratu dizkiguten guzti horiei. Hona hemen emaitza:

jueves, 16 de diciembre de 2010

YOUTUBE: Prosumerrak vs. profesionalak.

Youtube prosumerren lekua da, edo betiko profesionalena?

Hauxe da gaurko honetan Gorka Palazio irakasleak planteatu digun eztabaida.
Egun, edonork igo ditzake edozein ikusentzutezko material sarera, eta hori oso argi ikusi daiteke egunean igotzen det bideo kopuruari erreparatu ezkero. Bideo hauek, ordea, kasu gehienetan ez dute lizentziarik, beste modu batera esanda, ez dira igotako prosumerrek sortutakoak, ez daukate publikatuak izateko baimenik, beraz ezabatuak izaten dira.

Garai batean youtube telebistako profesionalek beren programetako zatiak, dokumentalak, trailerrak etabar zabaltzeko erabiltzen zuten.
Egun hala izaten jarraitzen du, ugariak dira beran topa ditzakegun bideoklip, trailer eta dokumentalak, baino hauek fenomeno berri batekin daude lehian, prosumerren bideoak.
Ez dugu youtubeko bideo ikusienen zerrenda begiratu besterik egin behar irabazi duten indarraz jabetzeko. Lizentzia ezagatik ezabatuak izateko etengabeko arriskuan badaude ere, hamar bideo ikusienen artean prosumerrek igotako hiru topa ditzakegu.

Ezin esan gauzak aldatzen ez daudenik. Prosumerren garaia iritsi da.


Hona hemen youtubeko 10 bideo ikusienak zerrendatzen dituen webgunea, konprobatu ezazue:
http://www.readwriteweb.com/archives/top_10_youtube_videos_of_all_time.php

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Berri Txarrak taldearen kontzertua Bilboko Kafe Antzokian

Kontzertu ikaragarria eskeini zuen "Berri Txarrak" musika taldeak atzo Bilboko Antzokian. Aurten emango duten azkenekoa izan zen eta nabaritu zen, gogotsu aritu baitziren mutilak.
Taldea aurrez aurre ikustera bertaratu ginenok ikuskizun paregabe batetaz gozatzeko aukera izan geunuen.


Geroa eta iragana ezabatuak izan dira
Oraina, luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean
biharra ez da existitzen eta halere ziur gaude
gaurkoa ez dela amesten genuenaren antzekoa..


Espaniar telebistako komunikabide interaktiboen zuzendariak emandako hitzaldia

Joan zen hilean, abenduaren 14ean hain zuzen, Gonzalo Martinez, espaniar telebistako komunikabide interaktiboen zuzendariak eman zuen hitzaldia dugu gaurkoan.
Ikusentzunezko edukien eta haiekiko jendean duen jarreraren inguruan mintzatu zen Martinez,
publikoak zer ikusi, nola ikusi eta zergatik ikusten dugun azalduz besteak beste.
Gaiaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hona hemen, Gorka Palazio irakaslearen eskutik, hitzaldia bere osotasunean. Astirik baldin baduzu, etzazu ikusteko aukera galdu.

jueves, 9 de diciembre de 2010

1984.

Julian Assange atxilotu dute, enpresa ugarik WikiLeaks orrialearekin zituzten tratuak hautsi dituzte eta masa komunikabideetan bigarren mailako berriak aipatzen dituzte soilik, CR9ren azkeneko gol-zaparrada esaterako.
Ahanzte prozesua hasi da eta geldiezina da orain. Ongietorriak Orwellen 1984ra.


domingo, 5 de diciembre de 2010

Nun hago? Zer larretan...?

Mendi hegaletan gora, oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana...