Youtube prosumerren lekua da, edo betiko profesionalena?
Hauxe da gaurko honetan Gorka Palazio irakasleak planteatu digun eztabaida.
Egun, edonork igo ditzake edozein ikusentzutezko material sarera, eta hori oso argi ikusi daiteke egunean igotzen det bideo kopuruari erreparatu ezkero. Bideo hauek, ordea, kasu gehienetan ez dute lizentziarik, beste modu batera esanda, ez dira igotako prosumerrek sortutakoak, ez daukate publikatuak izateko baimenik, beraz ezabatuak izaten dira.
Garai batean youtube telebistako profesionalek beren programetako zatiak, dokumentalak, trailerrak etabar zabaltzeko erabiltzen zuten.
Egun hala izaten jarraitzen du, ugariak dira beran topa ditzakegun bideoklip, trailer eta dokumentalak, baino hauek fenomeno berri batekin daude lehian, prosumerren bideoak.
Ez dugu youtubeko bideo ikusienen zerrenda begiratu besterik egin behar irabazi duten indarraz jabetzeko. Lizentzia ezagatik ezabatuak izateko etengabeko arriskuan badaude ere, hamar bideo ikusienen artean prosumerrek igotako hiru topa ditzakegu.
Ezin esan gauzak aldatzen ez daudenik. Prosumerren garaia iritsi da.
Hona hemen youtubeko 10 bideo ikusienak zerrendatzen dituen webgunea, konprobatu ezazue:
http://www.readwriteweb.com/archives/top_10_youtube_videos_of_all_time.php
jueves, 16 de diciembre de 2010
miércoles, 15 de diciembre de 2010
Berri Txarrak taldearen kontzertua Bilboko Kafe Antzokian
Kontzertu ikaragarria eskeini zuen "Berri Txarrak" musika taldeak atzo Bilboko Antzokian. Aurten emango duten azkenekoa izan zen eta nabaritu zen, gogotsu aritu baitziren mutilak.
Taldea aurrez aurre ikustera bertaratu ginenok ikuskizun paregabe batetaz gozatzeko aukera izan geunuen.
Geroa eta iragana ezabatuak izan dira
Oraina, luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean
biharra ez da existitzen eta halere ziur gaude
gaurkoa ez dela amesten genuenaren antzekoa..

Espaniar telebistako komunikabide interaktiboen zuzendariak emandako hitzaldia
Joan zen hilean, abenduaren 14ean hain zuzen, Gonzalo Martinez, espaniar telebistako komunikabide interaktiboen zuzendariak eman zuen hitzaldia dugu gaurkoan.
Ikusentzunezko edukien eta haiekiko jendean duen jarreraren inguruan mintzatu zen Martinez,
publikoak zer ikusi, nola ikusi eta zergatik ikusten dugun azalduz besteak beste.
Gaiaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hona hemen, Gorka Palazio irakaslearen eskutik, hitzaldia bere osotasunean. Astirik baldin baduzu, etzazu ikusteko aukera galdu.

jueves, 9 de diciembre de 2010
1984.
Julian Assange atxilotu dute, enpresa ugarik WikiLeaks orrialearekin zituzten tratuak hautsi dituzte eta masa komunikabideetan bigarren mailako berriak aipatzen dituzte soilik, CR9ren azkeneko gol-zaparrada esaterako.
Ahanzte prozesua hasi da eta geldiezina da orain. Ongietorriak Orwellen 1984ra.
Ahanzte prozesua hasi da eta geldiezina da orain. Ongietorriak Orwellen 1984ra.
domingo, 5 de diciembre de 2010
jueves, 2 de diciembre de 2010
Publizitatearen egia.
Ez digute ezer berririk esaten publizitatea kontsumoaren giltza, guztiz murgilduta gauden kontsumoaren gizarte honen motorra, dela esaten digutenean.
Atzera begiratu besterik ez dugu egin behar daukan indarraz jabetzeko.
Mende hasierako populazioak gaur egun dugunaren erdia zuen, eta berdin berdin ateratzen zen aurrera. Ezuen beste ezerren inolako beharrik.
Industraliazioaren garapenarekin, existitzen ziren produktuen kantitatea bikoiztu egin zen, produktu berdina ekoizten zuten marken kantitatearekin batera. Hona hemen publizitatearen sorrera.
Hasiera batean publizitatearen helburua guztiz informatiboa izan bazen ere, masa komunikabideak garatu ahala, publizitatea ere garatzen joan da, egun helburu bakarra ordezkatzen duen produktuaren salmenta igotzea du, kasu askotan behar ez dugun hori ere saltzen ahalegintzen den engainua bilakatuz.
Hona hemen urteetan zehar izan duen bilakaera eta efektuak erakusten dizkigun bideo bat, zuek erabaki, gozatu edo izutu.

Only Girl In The World(With Me)
Hona hemen azken hilabeteetan bisita gehien jaso dituen youtube.com web orrialdeko bideoetariko bat. Penagarria.
Bistan da mutilak arazoak dauzkala, eta ziur nago bere burua grabatu zuenean ez zuela pentsatu barregarriaren ikur bihurtuko zela sarean.
Hamaika ikusteko jaioak gara!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)