jueves, 25 de noviembre de 2010

ETBren Erreportaia



Garai latza gaur egungoa lana topatzeko, geroz eta gehiago dira ikasketak bukatu eta gero irabaziak emango dizkien edozein lanaren bila INEM-en bulegoetan pilatzen diren gazteak.
Garai ekonomiko larriak datozkigu, eta lanaren garrantzia ezinbestekoa da geure burua kale gorrian ikusteko.
Honen aurrean, geroz eta ohizkoagoa da ikasketak amaitu eta geri lanbide heziketa zikloak egitera sartzen diren gazteen kasuak topatzea. Azken urteotan indarra irabazten ari den fenomenoa dugu heziketa ziklo bat egitearena, lan mundurako bide azkar eta eraginkorra delarik.

Horixe da gaurko erreportai honek islatzen duena. Bertan, unibertsitateko ikasle batzuen adierazpenak dauzkagu, nortzuek lana topatzeko izan dituzten zailtasunen aurrean, ziklo bat egiteko erabakia hartu dute. Honekin batera, datuak eskeintzen dizkigun narratzaile bat dugu, eta narratzailearen hitzak osatuko dituzten aditu batzuen hitz eta gaiaren inguruko irudi batzuk.




Munduan libre bizi ahal izateko, EGUNKARIA LIBRE.

Erreportaien inguruan ari gara, eta hona hemen narratzailerik gabeko erreportaiak egitea posiblea delaren adibide bat.
Gaiak ez duelako azapel baten beharrik, hitzak soberan daudelako.

Bideo hau Egunkariaren itxierarekin erasotuak sentitu ginen guztiontzako. Egun hartan kontxa bete genuen guztiontzako. Euskeraz irakurri, par, negar, haserretu, maitatu... egiten dugun guztiontzako. Berriaren sorrerarekin ilusio berrietan sinistu genuenentzako.
Bideo hau, blog sarrera hau, guzti horientzako doa.

Baina batez ere, epaiketa prozesu luze baten bidez Egukaria kriminalizatu zutenentzako.

Reportaje Linux TVN CHILE

miércoles, 24 de noviembre de 2010

ATZETIK..

Lan polita, ikusentzunezko mintzaira ikasgairako, publizitate eta ikustentzunezko ikasle hauek egindako korto hau.
Irudiak eta planoak ikaragarriak dira, eta musikaren aukeraketa oso aproposa, plano hauek eskatzen duten erritmoa markatzen bait du.
Aktoreek lan ona egiten dute ere, interpretazioaren munduan berriak izateko momentu oro seriotasuna mantentzea lortzen dute eta profesionaltasun handiz sartzen dira dagokien paperean.

Orain bai. Hona egia:
Ni naiz kortoaren egileetako bat, Ines Arrue.
Aner Murua eta Ane Lusarreta ikasle donostiarrak dira aktoreak.
IKusgai diren paisaia Donostiako Alde Zaharra eta portua dira.
Gu ez gara zinegileak ezta gutxiago ere. Lan honen atzea esfortzu haundia dago, hasieran arazoak besterik ez genituen izan, pazientzia askorekin eraman genuen lana aurrera.
Esperientza polita izan zen, eta nahiko harro gaude lortu genuenarekin.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

SEASONS TRAILER_ The Collective

Oraingo sarrera bizikleta, mendi bizikleta, gogoko duten horientzako.
Paisaia ederrak maite dituzten horientzako. Musika eta irudi konbinazioek txoratzen dituzten horientzako...

2004 urtean munduan zehar (Frantzian, Erresuma Batuan, Txekiar errepublikan, Estatu Batuetan...) ibili zen gazte talde batek grabatutako bideoa dugu hau.
Xehetasun planoak eta orokorrak,irudi eta musika erritmo desberdinekin nahastu egin dira bien arteko konbinazio perfektua lortuz. Musika erritmo bizia irudiak eta paisaiak eskatzen duenean, mantsoa behar denean...

Lan bikaina benetan, zorionak egileari.


Mikel Ayestaran EHUn

Aurreko batean 2009an nazioarteko kazetaritza saria jaso zuen Mikel Ayestaran kazetaria izan zen EHUn, bere berri emaile berezi lanaren nondik norakoen inguruko hitzaldia ematen.
Ezin izan nintzen bere hitzak entzutera bertaratu, baino Gorka Palazio irakasleak bere Vlogean (http://gorkapalazio.org )eskegitako bideoan ikusteko aukera izan dut, eta oso interesgarria iruditu zait.

Lan egiteko modu edo prozedura berezia darabil Ayestaranek bere berri emaile lanetan. Bakarrik jarduten du kamara aurrean, kamara aurrean duela. Ez du beste lankideren baten inolako laguntzarik, beraz ulergarria da bere lana egiteko baliabideak nahiko sinple eta mugatuak direla esaten duenean, "gaurko teknologiari esker, neurri txikian gauza haundiak eramateko dagoen aukerari esker, lana egiteko behar dudan guztia daramat."
Beretzako oinarrizkoena gainera, arintasuna da, informazioa jendearengana ahalik eta azkarrik iristea, eta ez plano edota irudien kalitatea

Publikoaren galderek bere lekua izan zuten ere bere burua gerra osteko, eta ez gerrako, kazetari bezela deskribatzen duen Ayestaranek eskeini zuen ordu eta 22 minutuko hitzaldi honetan. Kazetariak beste gai batzuk ukitu zituen ere, besteak beste, bizi duen abenturak hurrengo hilabetetan nora eramango duenaren ezjakintasuna.

Lan harrigarria benetan berri emaile bereziarena.


Hona hemen, Mikel Ayestaranen lan onenak biltzen dituen youtube.com web orrialdeko bideo bat:

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Venezuelako enbaxadorea EHUn

Denongatik jakina da ezagutzen dugun historia, mendeetan zehar jazo diren gertakizun gutiak hain zuzen, irabazleak idazten duela; bertsio bakarra daukagu, boteretsuek emandakoa eta iruzurrean erori izanaren arriskua suposatzen du horrek.

Teoria hau izan zuen abiapuntu Julian Isaias Rodriguezek, Venezuelako enbaxadoreak hain zuzen, Urriaren 21ean Euskal Herriko Unibertsateko Zientzia eta teknologien fakultateko paraninfoan 'LA OTRA HISTORIA DE LA INDEPENDENCIA' izenpean eskeini zuen hitzaldian.

200 urte igaro dira Venezuelak koloniarismoari aurre egin eta independentzia aldarrikatu zuenetik, eta orduz geroztik ari dira borrokan herrialdea euren erara antolatzeagatik. "Nos independizamos de Europa, pero en la manera de Europa", hauexek enbaxadorean hitzak.

Fenomeno hura eta gertuko gaiak azaltzen eman zituen itzaldiak iraun zituen ia bi orduak, amaiera aldera publikoen galderei txanda utziz.




(Gorka Palazio, EHUko irakaslearen Qik web-gunetik hartuta)

Ananova, telebistako aurkezle berria

Garapena izugarrizkoa da.
Fabriketan langileen lana egiten zuten makinekin hasi ginen, beranduago ordenagailuak izan ziren eta orain telebistako aurkezle birtuala iritsi zaigu. Sistema informatiko baten bidez egindako eta ezpainak audio grabazioaren erritmora mugitzen dituen avatarra dugu Ananova, arrakasta eduki ez gero, askoren lanpostuak jokoan jarriko dituen teleberrietako aurkezlea.

Hugo Chavez eta komunikabideak

Komunikabideen aroan bizi gara. Guztiz murgilduta gaude teknologia berrien mundu honetan, eta geroz eta gehiago gara sare sozialen baten erabiltzaile garenak.
Jakina da komikazioaren etorkizuna bertan dagoela, eta geroz eta gehiago dira jendearengana heltzeko haietaz baliatzen diren politiko eta estatu buruak.

Azkenetarikoa Hugo Chavez Venezuelako presidentea izan dan, zeinak oso denbora gutxian jarraitzaile kopuru haundia bildu du twitterren. Gizatiarra delaren irudia lortu badu ere,horrenbeste dira jasotzen dituen mezua erantzuteko denbora faltak agobiatu egiten duela, eta horregatik, bere partez erantzutearen lana egingo duen talde baten sortu duelaren eman du.



Komunikabidea menperatzeaz gainera, garrantzitsua da ere pertsonaia publiko batentzat hauek ezagutzea. Izan ere, sarritan bere ideiak konpartitzen ez dituzten, beraien hanka-sartze, 'beroaldi', hitz desegoki,etab. bilatzen dituzten horiekin egingo dute topo eta egoera ahalik eta modu zuzenean aurrera eramateko prest egon behar dute.

Oraingoan ere, Hugo Chavez dugu honen adibide.
Hona hemen BBC telebista kateko 'HardTalk' programarako Stephen Sackurek egin zion elkarrizketa, non gaitegia nahiko gogorra izan bazen ere (bere gobernuak egindako ustezko zentsura, Iranekin izandako harremanak...), Chavez nahiko lasai agertu zen.